4. Ondare ez-materialaren plana

0 67
Helburu orokorrak
•Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondare  ez-material biziaren inbentarioa egitea.
•Euskal kultura-ondare ez-materiala aztertzea eta hedatzea, Euskadiko kultura herrikoiaren jakintza-iturri gisa.
•Ondare hori duten komunitateei laguntza ematea belaunaldien artean transmititzeko ondare bizi eta ebolutibo gisa.
Oinarrizko deskribapena Lehenik eta behin, Euskal Herriko kultura-ondare ez-materiala identifikatuko da, bildu beharreko informazioa zehazten duen fitxa baten bitartez eta Euskal Herriko kultura-ondare ez-materialaren adierazpen esanguratsu guztiak kategoria eta azpikategoriatan taldekatzeko aukera ematen duen proposamen kontzeptual bat eginez.

Gure kasuan aplikagarriak izan daitezkeen beste esperientzia batzuen konparazio-azterlan bat egingo da, eta aldundiekin, udalekin eta kultura-agenteekin azterketa-lan bat egingo da lehendik aipatu diren 2. eta 3. helburu orokorrak betetzea ahalbidetzen duen jardun-plan bat egiteko.

Espero diren emaitzak
•Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondare ez-material biziaren inbentarioa egitea.
•Euskal Herriko kultura-ondare ez-materiala babesteko jardun-plan bat egitea.

Iruzkinak

Extensiones permitidas: JPG, GIF, PNG, PDF, DOC, DOCX, PPT, PPTX, PPS, PPSX, ODT, XLS, XLSX, RAR, ZIP, MP3, M4A, OGG, WAV, WMA, MP4, M4V, MOV, WMV, AVI, MPG, OGV, 3GP, 3G2, FLV, WEBM, con un tamaño no superior a 20MB.

Datuak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren Contactos izeneko fitxategian jasoko dira. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridiko eta Zerbitzu Zuzendaritzari idatzi bat bidaliz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).