3. Bibliografia nazionala

0 66
Helburu orokorrak

•Euskal Autonomia Erkidegoan euskaraz edo euskal gaiei buruz hala formatu analogikoan nola digitalean editatutako argitalpen bibliografikoak, musikalak eta ikus-entzunezkoak identifikatzea.

•Era horretan, liburuzainei, eskubide-kudeatzaileei, liburu-saltzaileei, irakasleei, kultura-analistei eta oro har herritarrei zerbitzua ematea euskal kulturarekin lotura zuzenagoa duten kultura-industriek produzitutako kultura-edukiak hedatu, eskuratu eta aztertzeko.
Oinarrizko deskribapena Bibliografia nazionala lantzeko hainbat iturri aztertuko dira: adituen edo euskal-egileen erregistroa, argitaratzeko lekuak eta editoreak, euskaraz argitaratutako edukiak, euskal gaiei buruz argitaratutako edukiak, Espainiako Liburutegi Nazionalak joan zen mendeko 50eko hamarkadaren amaieratik aurrera kudeatutako lege-gordailua eta Eusko Jaurlaritzak 1990eko Euskal Kultura Ondareari buruzko Legea onartu ondoren kudeatutako lege-gordailua.
Espero diren emaitzak Hiru emaitza mota espero dira:

•Espainian Lege Gordailua erregulatu zen arteko atzera begirako bibliografia lantzea.

•Bibliografia arrunta lantzea, Lege Gordailu hori erregulatu zenetik aurrera.
•Eduki digitalen bibliografia lantzea, joan zen mendeko laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik aurrera.

Iruzkinak

Extensiones permitidas: JPG, GIF, PNG, PDF, DOC, DOCX, PPT, PPTX, PPS, PPSX, ODT, XLS, XLSX, RAR, ZIP, MP3, M4A, OGG, WAV, WMA, MP4, M4V, MOV, WMV, AVI, MPG, OGV, 3GP, 3G2, FLV, WEBM, con un tamaño no superior a 20MB.

Datuak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren Contactos izeneko fitxategian jasoko dira. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridiko eta Zerbitzu Zuzendaritzari idatzi bat bidaliz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).