20. Ondare Ez-materiala Babesteko Plana (inbentarioa). Ondare etnografikoa

0 618
Helburuak
  • EAEko ondare ez-materialaren babesa eta zabalkundea bultzatzea.
  • Ondare ez-materialaren eta etnografikoaren inguruan lan egiten duten taldeen arteko koordinazioa ahalbidetuko duten mekanismoak sortzea.
Garatu beharreko esku-hartzeak
  • Euskal Herriko kultura-ondare ez-materiala babesteko metodologia bat eta jardun-plan bat egingo dira. Hau da, babestu behar diren euskal kultura-ondare ez-materialaren ondasunen identifikaziotik abiatuz inbentario bat diseinatzeko eta sortzeko prozedura.
  • Lehenik eta behin, kultura-ondare ez-materiala babesteko erabiliko diren kontzeptualizazioa eta irizpideak eta kategoriak definitu behar dira.
  • Proiektu pilotua garatzea eta fitxa katalografikoan gauzatzea.
  • Babeserako eta administrazio-espedienterako proposamena.
Aurreikusitako emaitzak eta produktu mota
  • Euskal Autonomia Erkidegoko errolda egitea (2015). Azterlana eta batzordeko lana.
  • Jardun-esparruak lantzea (2015). Batzordeko lana eta proposamena.
  • Inbentariorako fitxa katalografiko bat lantzea, balorazio-irizpideak barne(2015). Batzordeko lana eta proposamena.
  • Informazioa biltzeko eta katalogatzeko proiektu pilotu bat hautatzea(2015). Batzordeko lana eta proposamena.

Iruzkinak

Extensiones permitidas: JPG, GIF, PNG, PDF, DOC, DOCX, PPT, PPTX, PPS, PPSX, ODT, XLS, XLSX, RAR, ZIP, MP3, M4A, OGG, WAV, WMA, MP4, M4V, MOV, WMV, AVI, MPG, OGV, 3GP, 3G2, FLV, WEBM, con un tamaño no superior a 20MB.

Datuak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren Contactos izeneko fitxategian jasoko dira. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridiko eta Zerbitzu Zuzendaritzari idatzi bat bidaliz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).