1. Emakumeek kulturan duten presentzia eta parte-hartzea: egoera eta diagnostikoa

0 76
Helburu orokorrak Emakumeen egoera ezagutzea eta diagnostikatzea kulturaren eremuan duten presentziari eta parte-hartzeari dagokienez, hobetzeko eremutzat definitzen diren eremuetan egin daitezkeen esku-hartzeak planteatzeko xedez.
Oinarrizko deskribapena Proiektua, Emakunderekin koordinatuta garatuko dena, lehenik eta behin egoera- eta diagnostiko-txostena egiteko prozesua diseinatu eta adostean oinarrituko da, honako hauek hartuz oinarrizko elementutzat:

 

•Ikusmen-arteen eta Ikus-entzunezkoen sektoreei lotuta egingo da batez ere.

 

•Emakumeek balio-katearen elementu desberdinetan (jakintza, ikerketa eta prestakuntza; sorkuntza; produkzioa; hedapena, programazioa eta erakusketa; kontsumoa) duten egoera eta parte-hartzea hartuko du kontuan.

 

•Hobekuntzarako eremu gisa identifikatzen diren eremuetarako esku-hartzerako balizko neurrien definizioa hartuko du barnean, eremu eta etapa desberdinetan emakumeen presentzia eta parte-hartzea hobetu eta handitzeko, eta berdintasun-maila handiagoko testuinguruen sorkuntzan laguntzeko.
Espero diren emaitzak
•Emakumeek Kultura arloan eta bereziki Ikusmen-arteen eta Ikus-entzunezkoen sektoreetan duten presentziari eta parte-hartzeari buruzko egoera- eta diagnostiko-txostena.

Iruzkinak

Extensiones permitidas: JPG, GIF, PNG, PDF, DOC, DOCX, PPT, PPTX, PPS, PPSX, ODT, XLS, XLSX, RAR, ZIP, MP3, M4A, OGG, WAV, WMA, MP4, M4V, MOV, WMV, AVI, MPG, OGV, 3GP, 3G2, FLV, WEBM, con un tamaño no superior a 20MB.

Datuak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren Contactos izeneko fitxategian jasoko dira. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridiko eta Zerbitzu Zuzendaritzari idatzi bat bidaliz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).